Gasteizko Delion heavy metal taldeak Ángeles y Demonios, Parte II lan berriaren aurrerapena aurkeztu du: God of Fire.
Garimba Rekords estudioan grabatu zuten pasa den irailean, eta Dan Diez (Tierra Santa, Zenobia) ekoizle zein musikariak nahastu eta masterizatu zuen urrian.
Laukoteak aurten plazaratu du Ángeles y Demonios, Parte I lan laburra, eta laster iritsiko da bigarrena. Alberto Urrutia (bateria), Frank Murillo (ahotsa), Iñaki Vaz (gitarra) eta Juan Amarilla (baxua) musikariek osatzen dute banda.