2021/10/12

Delion bandak "Judas" abestia plazaratu du

Gasteizko Delion heavy metal taldeak Ángeles y Demonios, Parte II laneko beste aurrerapen bat kaleratu du: Judas. Soilik lotura honen bidez entzun daiteke, bideoa partekatzeko aukera galarazi dutelako. Aitor Arrastia abeslari berriaren ahotsa entzun daiteke kantuan. Garimba Rekords estudioan grabatu dute, eta Pedro J. Mongek nahastu eta masterizatu du Chromaticity Studios-etan.

2020. urte bukaeran beste abesti bat estreinatu zuten Frank Murillo aurreko abeslariarekin. Hauxe duzue, God of Fire. 

Gaur egun, Delion banda ondorengo bost musikariek osatzen dute: Alberto Urrutia (bateria), Juan Amarilla (baxua), Jagoba Perez (gitarra), Iñaki Vaz (gitarra) eta Aitor Arrastia (ahotsa).

Hurrengo kontzertuak