Lizarrako Flitter banda beteranoak bere ibilbideko hamargarren diskoa aterako du 2018 hasieran. Depredador izango da bere izenburua eta Maldito Records zigiluak argitaratuko du.
Musikalki sustraietara itzuli direla adierazi dute. Hau da, crossover/thrash garaira, rock kutsua baztertu gabe. Laukoteak aldaketa bat izan du. Borxa Otxoa da baxu jotzailea berria.
Urtarriletik azarora bitarte ibili dira Lizarrako CM 76 estudioan kantu berriak grabatzen, Frank Ramirez ekoizle eta lagunaren gidaritzapean.
Abestietako baten bideoklipa aurkeztu dute.