Bilboko Destruktiva taldeak konfinamendu garaian plazaratu zuen lehendabiziko maketa. Metala, rocka eta punka uztartzen dituen lau kantu ditu grabazioak. Horietako baten bideoklipa urria bukaeran aurkeztu zuten.
Maketa Galdakaoko baserri batean zuzenean grabatu zuen, eta Ruben Gonzalezek (Zea Mays) nahastu du. Osorik jarraian entzun dezakezue:
Santi (gitarra), Felix (ahotsa), Josu (baxua) eta Josu (bateria) musikariek osatzen dute laukotea.