2019/12/06

Diabulus in Musica: "Euphonic Entropy" lan berria eta aurrerapena

Nafarroako Diabulus in Musica taldeak Euphonic Entropy bosgarren diskoa argitaratuko du otsailaren 14an, Napalm Records diskoetxearekin.

Zuberoa Aznarez eta Gorka Elso musikariek gidaturiko bandak euskaraz abesturiko Otoi abestia aurkeztu du bideoklip esanguratsu batekin. "Kantu berezia da euskara hutsean delako. Gure hizkuntza da eta Europako zaharrenetarikoa. Euskal mitologiako Urtzi eta Amari pertsonaiei erreferentzia egiten die abestiak, eta kulturaren nortasun galerak dakarren malenkoniari. XVI. mendeko baserri batean grabatu zen bideoa", adierazi dute.

Hurrengo kontzertuak