2020/01/07

Dimetal Fest 2020: eguneraketa jarraia

Bizkaiko Dimetal Fest jaialdiaren seigarren ekitaldia 2020ko irailaren 25 eta 26an izango da. Azaroan iragarri zituzten berrikuntzen ostean, parte hartuko duten taldeak aurkezten ari dira.

Abendua bukaeran lehen bost banden berri eman ostean, gaur, beste bost iragarri dituzte: Cobra, Eraso!, Bullets of Misery, Sealed Room eta Mutilated Judge. Aurretik aurkeztu zituzten beste bost taldeak ondorengoak dira: Soziedad Alkoholika, Killus, Etorkizun Beltza, Cult of Misery eta Elizabeltz.

Euskal Herriko banden aldeko apustua berretsi eta indartuko du Dima herriko jaialdiak. Horrela, martxora bitarte iragarriko dituzten talde gehienak gure lurraldekoak izango dira. Gainera, 30 baino gehiago izango direla dio Dimetaleroak kultur elkarteak. "Estilo aniztasuna islatzen duen katela egingo genuela esan genuen eta horretan dihardugu". Bestalde, iaz bezala kontzertu eskaintza bitan banatuko dute. Ordainpeko zein doako emanaldian egongo dira.

Hauxe duzue, orain arte aurreratu duten kartela:

Hurrengo kontzertuak