Bizkaiko VI. Dimetal Fest jaialdia irailaren 25ean eta 26an izango da Dima herrian. Zazpigarren eta azken iragarpena egin dute antolatzaileek: Pi.L.T., Hira, The Capaces, Estampida, Kartzarot, Revolta Permanent eta Unholy Covers.
Kartela osatuko duten 37 bandak zeintzuk diren argitu dute. Kartelean ikus daiteke egunen banaketa eta ordainpeko zein doako kontzertuen zerrenda. Sarrerak jaialdiaren webgunean eskuratu daitezke.
Irailak 25, ostirala
Ordainpekoa. IDI BIHOTZ + PI.L.T + AKELARRE + ASGARTH + EHUN KILO + HIRA + KARTZAROT
Doan. EL RENO RENARDO + SANNGRE + VALKYRIA + POWER SCREAM + CRUCIFUCKED + BLAST WAVE + CULT OF MISERY + MUTILATED JUDGE
Irailak 26, larunbata
Ordainpekoa. SOZIEDAD ALKOHOLIKA + RAT-ZINGER + COBRA + KILLUS + ERASO! + NUMEN + NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO + HILOTZ + THE CAPACES + REVOLTA PERMANENT + ETORKIZUN BELTZA
Doan: BULLETS OF MISERY + CONFLICT NOISE + ESTAMPIDA + KNIVES + FEROSZ + SEALED ROOM + ELIZABELTZ + FETITXE + UNHOLY COVERS + W.A.B. + 4 VILLAINS
Sarrerak
Bi egunetarako abonamenduaren prezioa 35 eurokoa da aurrez, eta 40 eurokoa izango da egunean bertan. “Salneurri hauei kulturako BEZa gehitu behar zaie. Hau da, VI. Dimetalfesteko txartela 38,50 eurotakoa izango da aurrez erosita eta 44 eurotakoa egunean bertan” argitu dute. Eguneko sarrerei dagokienez, aurrez 22 eurokoa da prezioa eta 27,50 eurokoa bertan (kasu bietan kultura BEZa barne).