2019/09/03

Dimetal Fest: egitaraua, ordutegiak eta agertokiak

Bosgarren Dimetal Fest jaialdiaren egitaraua, ordutegiak eta agertokiak aurkeztu dituzte. Hilabete bukaeran izango da, irailaren 27an eta 28an. Azkenean, lau agertoki egongo dira, eta horietatik 23 talde pasako dira. Iaz ez bezala, sarrera ordaindu beharko da. Hemen eskuratu daitezke.

Ostiralean, hilak 27, bost taldek joko dute Koba agertokian, 20:30etik aurrera: The Eleventh Plague, Uckaia, Elbereth, Deimocracy (Knives taldearen ordez) eta Balmog. Bestalde, arratsaldean, Metal Pilota egingo dute 18:00etik 19:00etara.

Larunbatean, hilak 28, lau agertokitan banatuta 18 banda ariko dira zuzenean. Lemmy eta Doro agertokiak ordainpekoak izango dira, eta ordutegiak tartekatuko dituzte. Bi agertokiak neurri handiko karpa baten barruan egongo dira, frontoiaren ondoan. Lemy agertokian 18:00etatik aurrera ondoko taldeak ariko dira: Hex, El Altar del Holocausto, Rise To Fall, Destruction, Trallery eta Insaniam ariko dira. Doro agertokian, berriz, 18:30etik aurrera, ondorengoak: Legen Beltza, Soldier, Koma, Bonfire eta Childrain.

Koba (Gaztetxea izandako aretoa) eta Mari (Frontoi txikiko gunea) agertokietako kontzertuak doakoak izango dira, eta ordutegiak tartekatuko dituzte. Mari agertokian 21:00etatik aurrera ariko diren bandak, hauek dira: Leyenda, Strikeback, Orion Child eta Fear Crowd. Koba agertokiko zuzenekoak, berriz, 21:45ean hasiko dira, ondorengo taldeekin: The Broken Horizon, Izate Faltsua (Boneflower taldearen ordez) eta Misanthropy.

Beste jarduera batzuk ere antolatu dituzte. Larunbatean, Botika plazan artisauen azoka egingo dute (10:00-18:00). Herriko plazan errealitate birtualeko jokoak (11:00-12:45), herri metal kirolak (13:30-14:00) eta metal olinpiadak egingo dituzte. Berrikuntza gisa, metal bertso saioa egingo dute (13:00-13:30). Oihana Bartra eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, Kapi Guarrotxena gitarra astintzen Juanma Labandibar teklatuak jotzen. Metal doinuak eta bertsolaritza elkartuko dituzte Baron Rojo taldearen Hijos de Cain abestiaren metrika eta doinua oinarri hartuta.

Hurrengo kontzertuak