Bizkaiko VI. Dimetal Fest jaialdia urtebete atzeratu dute antolatzaileek, eta horrela, 2021eko irailaren 24an eta 25ean izango da. Iragarritako kartela osorik mantenduko dutela jakinarazi dute, eta 37 taldeak zein agertokitan ariko diren. Erositako sarrerek eta bi eguneko abonamenduek datorren urterako balio dute. Dena dela, dirua berreskuratu nahi dutenek, uztailaren 1etik 15era bitartean egin beharko dute, jaialdiaren posta elektronikoan eta sarrera fisikoen salmenta puntuetan.
IRAILAK 24, OSTIRALA
Ordainpekoa
Lemmy agertokia: PI.L.T. + ASGARTH + HIRA
Doro agertokia: IDI BIHOTZ + AKELARRE + EHUN KILO + KARTZAROT
Doakoa
Mari agertokia: EL RENO RENARDO + VALKYRIA + POWER SCREAM + BLAST WAVE
Koba agertokia: SANNGRE + CULT OF MISERY + CRUCIFUCKED + MUTILATED JUDGE
IRAILAK 25, LARUNBATA
Ordainpekoa
Lemmy agertokia: SOZIEDAD ALKOHOLIKA + ERASO! + NIÑA COYOTE ETA CHICO TORNADO + THE CAPACES + REVOLTA PERMANENT + ETORKIZUN BELTZA
Doro agertokia: RAT-ZINGER + COBRA + KILLUS + NUMEN + HILOTZ
Doakoa
Mari agertokia: BULLETS OF MISERY + SEALED ROOM + FETITXE + ELIZABELTZ + 4 VILLAINS + UNHOLY COVERS
Koba agertokia: CONFLICT NOISE + ESTAMPIDA + KNIVES + FEROSZ + W.A.B.
Informazio gehiago topatuko duzue Dimetal Fest jaialdiaren webgunean.