2019/03/28

Dimetal Fest jaialdiak kartel osoa aurkeztu du

Irailaren 27an eta 28an izango da Dimetal Fest jaialdia Bizkaiko Dima herrian. Bosgarren urtez egingo dute festa, hainbat berritasunekin. Jaialdiak 3 agertoki izango ditu; iaz baino bat gutxiago. Bestetik, 24 taldek osatzen dute kartela; Euskal Herriko 12 eta nazioarteko beste 12. Iaz ez bezala, sarrera ordaindu beharko da. Hemen eskuratu daitezke.

Hemen duzue kartel osoa:

Euskal Herriko taldeak: Koma, Legen Beltza, Rise To Fall, Childrain, Elbereth, Orion Child, Knives, The Broken Horizon, Hex, Fear Crowd, The Eleventh Plague eta Uckaia.

Nazioarteko bandak: Destruction, Bonfire, Trallery, Soldier, Boneflower, Strikeback, Insaniam, Balmog, El Altar del Holocausto, Mysanthropy, Balmog eta Leyenda.

Hurrengo kontzertuak