2022/01/16

Dinky Dau beteranoek bosgarren diskoa kaleratu dute

Gasteizko Dinky Dau bandak Mientras nos quede aliento bosgarren diskoa argitaratu du. 1995ean elkartu zirenetik ibilbide luzea daramate hard rock eta heavy metal doinuak jorratzen. Taldekide aldaketa ugari izan dituzte, eta hasieratik jarraitzen duen bakarra Mariano Romero gitarrista da. Egungo laukotea osatzen dute Rulius baxu jotzaileak, Javi Gonzalez abeslariak eta Erlantz bateriak.

Lan berria iazko azaroan grabatu zuten Kultura & Natura estudioan. Hona hemen, azala eta abesti zerrenda:

01. Preludio del apocalipsis
02. Muero sin calma
03. Como un samurai
04. Más
05. Y tu guitarra ya no suena
06. Innolvidable
07. Garra y colmillo
08. Siente la fuerza
09. Brinda por mi

Kantu guztiak entzungai jarri dituzte plataforma digitaletan. Horietako bat jarraian duzue entzungai:

Hurrengo kontzertuak