2025/11/01

Disharmonik banda prest dago barneko mamuak gainditzeko

Barakaldoko Disharmonik taldea denboran landurikoa aurkezteko gogotsu daude. Epe laburrean, My Inner Ghosts lan berriaren bi abesti aurreratu dituzte. Hain zuzen ere, Overcoming My Inner Ghosts da bigarren singlea.

Lan laburra laster argitaratzea espero dute. Azala eta kanta zerrenda jarraian topatuko dituzue:

01. Embers Arise
02. In Flames
03. Overcoming My Inner Ghosts
04. Crushing You
05. Invisible
06. Never Surrender

Estreinako singlea In Flames izan zen, eta letren bideo batekin aurkeztu zuten:

Disharmonik bandaren oinarria Jon eta Alberto Barrueco anaiak dira, gitarrista eta bateria jotzaile zein abeslaria, hurrenez hurren. Asier Elosua baxu jotzailea da hirugarren kidea. Musikalki, muturreko metal melodikoa jorratzen dute, thrash, death eta black metal doinuak nahastuta.

Hurrengo kontzertuak