2019/10/15

Dominium banda bueltan da laukotea osatuta

Irungo Dominium thrash metal taldea zuzenekoetara itzuliko da laukotea osatu ondoren. Lobo da baxu jotzaile berriak bat egin du Luis (ahotsa), Dani (gitarra) eta Javi (bateria) musikariekin. 

Urtea bukatu aurretik bi kontzertu emango dituzte. Azaroaren 16an Trintxerpeko Mogambo aretoan ariko dira, eta abenduaren 7an Portugaleteko Groove aretoan. 

Bestalde, gipuzkoarrek adierazi dute bosgarren diskoaren konposaketa bukatu dutela. Lan berezia izango dela gaineratu dute, taldearen XX. urteurrenarekin bat egingo duelako. Bi abesti berri kontzertuetan aurkeztuko dituzte. 

2016an argitaratu zuten Abismo laugarren iraupen luzeko diskoa. Jarraian osorik entzungai duzue:

Hurrengo kontzertuak