2025/07/09

Donostia Prog-Tech Metal Fest jaialdiak aurrera jarraituko du

Harrera oso ona izan zuen lehenengo Donostia Prog-Tech Metal Fest jaialdiak, pasa den apirilaren 5ean. Hori dela eta, 2026an bigarren edizioa egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Datorren urteko apirilaren 11n izango da, leku berean: Larratxo Kultur Etxean.

Metal doinu teknikoak, progresiboak eta modernoak sustatzea du helburu. Lehen edizioan, kontzertuak eta musika ikastaroak tartekatu zituzten, eta ildo berari eusteko asmoa dute.

Fractal Universe (Frantzia, prog-tech death metal), Ancient Settlers (Donostia, melodeath/modern metal) eta Lampr3a (Gipuzkoa, prog-tech metal) —argazkian—, aritu ziren zuzenean. Aldiz, masterclass esanguratsuan parte hartu zuten Linus Klausenitzer baxu jotzaileak (Alkaloid, Obsidious, Obscura ohia), Pedro J. Monge gitarristak (Vhäldemar) eta Hermán Riera bateria jotzaileak (Ancient Settlers).

Datozen hilabeteetan emango dituzte xehetasun gehiago.

Hurrengo kontzertuak