2019/01/16

Dormanth: "Abyss" lan laburra maiatzerako

Bizkaiko Dormanth laukoteak Abyss EP berria argitaratuko du maiatzean Base Record Production zigiluarekin. Sei abesti eta outro bat izango ditu lanak. 

Doom/death metal melodikoa jorratzen duen bandak IX Sins diskoa atera zuen iazko otsailean hiru zigiluren babesarekin. Sormen emariari ez diote mugari jarri nahi izan. 

Hemen duzue The Blind Gallery diseinatzaileek egindako azala:

Bizkaiko taldeak Valley of Sadness kontzertu bira egiten ari da, eta aurrera bi kontzertu dituzte Euskal Herrian. Martxoaren 16ean Portugaleteko Groove aretoan izango dira Aposento, Mordor eta Karonte taldeekin. Aldiz, martxoaren 30ean, Gasteizko Urban Rock Concept aretoan izango dira Orion Child, Thybreath eta Kritter bandekin.

Hurrengo kontzertuak