Bilboko Dormanth melodic doom/death metal talde beteranoak IX sins hirugarren lan luzea plazaratuko du martxoan. Hiru zigiluren arteko elkarlana izango da: Dead Sheep, Base Record eta Necromance.
Gaur egun, Oscar Del Val da bandaren bultzatzaile nagusia. 2015ean proiektua berriz ere abian jartzea erabaki zuenetik EP bat, disko bat eta bilduma bat argitaratu ditu. 2018an aro berriko bigarren diskoa iritsiko da, eta kontzertuak eskaintzen hasiko dira. Del Valekin batera beste hiru musikari ariko dira zuzenean: Isma (baxua), Miguel Angel (gitarra) eta Javi (bateria).
Hona hemen Igor Mugerzak egindako azala.