Bizkaiko Dormanth melodic death/doom metal taldeak iraupen luzeko laugarren diskoa argitaratuko du urtea bukatu baino lehen. Ahotsak grabatzea, nahasketa eta masterizazioa falta dira, eta horiek Chromaticity Studios-etan egingo dituzte. Lan berriak hamaika kantu izango ditu, "azkarragoak eta askotarikoak".
Laukotea berrosatu dute Jokin Andres (In Thousand Lakes) gitarra jotzailearekin. Gainerako musikariak dira Oscar del Val (gitarra eta ahotsa), Isma Fernandez (baxua) eta Javi Martinez (bateria).
Iazko maiatzean plazaratu zuten Abyss lan laburra, eta zuzenean aurkezten jarraituko dute horretarako aukera baimentzen denean.