Bizkaiko Dormanth melodic death metal bandak uztailaren 21ean kaleratuko du bi abestiko single berria. State of Mind eta Lobotomy dira kantuak, eta horietako bat da aurreratu dutena. Jarraian entzun dezakezue:
Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute lan berria Pedro J. Mongeren gidaritzapean. Azala eta letren bideoa The Blind Gallery diseinatzaileak egin du.