Donostiako Dravernue heavy metal taldeak El Fantasma del Delirio (Parte II) lan laburraren hirugarren eta azken abestia estreinatu du: Pasión Escarlata. Hiverland bandaren Dreamcatcher diskoko Scarlet Passion abestiaren moldaketa da. Sagako bigarren EPa osorik entzungai duzue.
Ekainean, berriz, El Fantasma del Delirio (Parte I) lehen lan laburra osatu zuten:
Guztira hamabi abesti izango dituen lana da, lau ataletan banatuta. Bakoitzak hiruna kantu izango ditu. Esan bezala, Hiverland taldearen Dreamcatcher diskoaren moldaketak dira.