2019/10/10

Dravernue bandak "Proyecto D.A.G.D.A" izenburua jarri dio lehen diskoari

Donostiako Dravernue power metal taldeak azaroan argitaratuko du Proyecto D.A.G.D.A lehendabiziko disko-liburu kontzeptuala. Hauxe duzue azala:

Hainbat taldetan ibilitako musikariek osatzen dute, eta duela gutxi kide berri bat konfirmatu dute. Horrela, hona hemen Dravernue bandaren boskotea: Raul Gil (ahotsa), Unai Iglesias (gitarra), Alex Rodrigues (baxua), Eider Bailador (teklatuak) eta Ekaitz Acedo (bateria). Besteak beste, Dawnmaster, Hiverland, Mandragora Negra, Aiumeen Basoa, Krait eta Drakken bandetako kide izan dira.

Disko-liburuak kolaboratzaile ugari izango ditu, eta horietako batzuen berri eman du talde gipuzkoarrak. Hala nola, Aitor Gorosabel (Su ta Gar) Mikel Bizar (Auritz, Idi Bihotz ohia), Isra Ramos (Avalanch), Raquel Reych (Song of Anhubis), Arkaitz Zayas (Hiverland ohia), David KBD (Taken), Kea (Oh, Leader), Aitor Ortigosa, Yon Figueroa (Drakken ohia), Aritz Versatil eta Yosu Andreu. Bestalde, bikoizle hainbatek euren ahotsarekin parte hartu dute diskoan: Ramon Langa, Laura Monedero, Jose Posada eta Nerea Alfonso. Dena dela, oraindik kolaboratzaile gehiago falta zaizkie iragartzeko.

Martxoan aurkeztu zuten Hoy Empiezas a Ver abestiaren bideoklipa:

Hurrengo kontzertuak