2021/06/27

Dravernue bandak "Una Metropolis Decadente" kantua estreinatu du

Donostiako Dravernue heavy metal taldeak El Fantasma del Delirio (Parte I) lan laburraren hirugarren abestia aurkeztu du: Una Metrópolis Decadente. Ibon Casas eta Pablo Ocampo musikariek parte hartu dute.

Lan berriaren bidez Proyecto D.A.G.D.A. lehen diskoaren hitzaurrea kontatuko du boskoteak. Hiverland bandaren Dreamcatcher lana egokitu dute horretarako. Hain zuzen, hirugarren kantua Decadence izenekoan moldaketa da.

Orain arte aurkezturiko kantu guztiak taldearen Bandcamp atarian topatuko dituzue, baita lehen diskoa ere:

Hamabi abesti izango ditu, lau diskotan banatuta (bakoitzean hiru kantu). Bi urtetan zehar estreinatuko dituzte; sei abesti urte bakoitzeko, eta hiruhilekotan banatuta. Bakoitzak kolore desberdineko amets harrapari bat izango du azalean. Paul Sirats diseinatzaileak egin du, eta jarraian ikus dezakezue lehen atalarena:

Boskotea berrosatuta, ondorengo musikariek osatzen dute banda: Raul Gil (ahotsa), Unai Iglesias (gitarra), Manex Etxeberria (baxua), Ekaitz Acedo (bateria) eta Eider Bailador (teklatuak).

Hurrengo kontzertuak