Donostiako Dravernue heavy metal banda berriak bere burua aurkeztu du. Besteak beste, Dawnmaster, Hiverland, Mandragora Negra eta Drakken taldeetan ibilitako kideek sortu dute. Urtea bukatu aurretik atera nahi dute estreinako disko-liburu kontzeptuala.
Beraien Facebook orrian lanaren aurreneko xehetasunak eskaini dituzte. Horrekin batera, apirilean aurreneko bideoklipa aurkezteko asmoa dute.
Abestien aurrerapen bat ere sareratu dute:
Bost musikarik osatzen dute taldea: Raul Gil (ahotsa), Unai Iglesias (gitarra), Erik Rodrigues (gitarra), Alex Rodrigues (baxua) eta Ekaitz Acedo (bateria).