2021/04/30

Dravernue: "El Fantasma del Delirio" lan berriaren aurrerapena

Donostiako Dravernue heavy metal taldeak El Fantasma del Delirio lan berria pixkanaka aurkeztuko du. Proyecto D.A.G.D.A. diskoaren hitzaurrea kontatuko dute, eta Hiverland bandaren Dreamcatcher lana egokitu dute horretarako. Unai Iglesias gitarrista talde horretako kidea izan zen. La Leyenda Revelada aurrerapen abestia estreinatu dute:

Hamabi abesti izango ditu, lau diskotan banatuta (bakoitzean hiru kantu). Bi urtetan zehar estreinatuko dituzte; sei abesti urte bakoitzeko, eta hiruhilekotan banatuta. Bakoitzak kolore desberdineko amets harrapari bat izango du azalean. Paul Sirats diseinatzaileak egin du, eta jarraian ikus dezakezue lehen atalarena:

Boskotea berrosatu ondoren, ondorengo kideek osatzen dute banda: Raul Gil (ahotsa), Unai Iglesias (gitarra), Manex Etxeberria (baxua), Ekaitz Acedo (bateria) eta Eider Bailador (teklatuak).

Hurrengo kontzertuak