2021/04/22

Dravernue taldeak historiaren hitzaurrea kontatuko du

Donostiako Dravernue heavy metal banda atzera begira jarri da. Proyecto D.A.G.D.A. diskoaren historiaren hitzaurrea idatzi dute, eta ataletan banatuta aurkeztuko dute. Apirileko, maiatzeko eta ekaineko azken ostiralean kantu berri bat plazaratuko dute. Aurrerapen gisa, Paul Sirats diseinatzaileak egindako hitzaurrearen azala aurkeztu dute. Amets harrapari bat ageri da, eta istoriarekin lotura duela aurreratu dute.

Dravernue bandak iazko azaroan argitaratu zuen Proyecto D.A.G.D.A. estreinako disko-liburu kontzeptuala. Kritika lotura honetan irakur dezakezue, eta elkarrizketa beste honetan. Aldiz, jarraian duzue aurkeztu duten azken bideoklipa.

Hurrengo kontzertuak