Donostiako Dravernue heavy metal bandak Errenteria-Oreretako Udalak eta Jai Batzordeak sustaturiko Hau bizipoza! ekimenean parte hartu du, Hyronika etxeko taldearekin batera. Herriko jaiak bertan behera utzi bazituzten ere, sarean hainbat eduki eskaintzea erabaki zuten uztailaren 21etik 25era. Horietako bat da EMTE elkarteak antolaturiko kontzertua.
Dravernue bandak iazko azaroan argitaratu zuen Proyecto D.A.G.D.A. estreinako disko-liburu kontzeptuala. Kritika lotura honetan irakur dezakezue, eta elkarrizketa beste honetan.