2022/04/24

Ealain bandak "Corazon de Mar" lehen diskoa kaleratuko du maiatzaren 27an

Bilboko Ealain heavy/folk metal taldeak maiatzaren 27an plazaratuko du Corazón de Mar lehendabiziko diskoa. Steve izeneko kortsario baten istorioa da lan kontzeptualaren oinarria. Hiri bat ur azpian hondoratu ondoren, aipaturiko kortsarioak abentura bat hasiko du itsasoan zehar. Diskoa ez ezik, nobela bat era argitaratuko du seikoteak.

Dagoeneko bi abesti estreinatu dituzte. Hona hemen, diskoaren izenburu bera duen eta Iker Mendazak zuzendu duen bideoklipa:

Urte hasieran, bizkaitarrek beste kantu bat aurreratu zuten:

Barakaldoko Rock Factory estudioan grabatu zuten lana. Azala eta diseinua, berriz, Saile Wu Fu artistak egin du.

Ealain banda 2021ean sortu zen Bilbon, eta izena gaelikoa da; "artearen sortzaileak" da bere esanahaia. Aldiz, taldea ondorengo sei musikariek osatzen dute: Diego (ahotsa), Josean (gitarra eta koroak), Ivan (gitarra), Maria (baxua), Aitor (flauta) eta Mikel (bateria).

Hurrengo kontzertuak