2024/09/11

Ealain bandak 'Murallas de Fuego' aurkeztu du, kondaira epiko baten kontakizuna

Bilboko Ealain folk metal taldeak Leyenda Inmortal izenburua jarri dio bigarren diskoari. Urtea bukatu baino lehen kaleratuko dute, eta dagoeneko hiru single estreinatu dituzte.

Murallas de Fuego da berriena, eta kondaira zahar ezagun bat kontatzen du: "Errege eta heroiak hamar urtez egon ziren jainko apetatsuen begiradapean. Odiseoren maltzurkeriak Zurezko Zaldia sortu zuen, greziarrak Troiara eraman zituen opari hilgarria. Egunsentian, hiria erre egin zen, eta bere patua loria eta tragediazko koru batean zigilaturik geratu zen, horrela kondairetan betiko durundia sortuz...".

Ivan Gines gitarristak zuzenduriko bideokliparekin estreinatu dute abestia:

Lan berria Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten Aitor Ruizekin. Aldiz, Pedro J. Monge arduratu zen ekoizpenaz eta masterizazioaz.

Beste bi aurrerapenak segidan topatuko dituzue:

Ealain - El Barquero Fantasma

Ealain - Reino de las Sombras

Ealain banda 2021ean sortu zen Bilbon, eta izena gaelikoa da; "artearen sortzaileak" da bere esanahaia. Aldiz, taldea ondorengo sei musikariek osatzen dute: Diego Jaen (ahotsa), Josean Cruces (gitarra eta koroak), Ivan Gines (gitarra), María Olmos (baxua), Aitor Mardaraz (flauta) eta Ivan Cortés (bateria). 2022ko maiatzean Corazón de Mar lehendabiziko diskoa argitaratu zuten. 2024an, berriz, Leyenda Inmortal bigarren diskoa plazaratuko dute.

Hurrengo kontzertuak