Bilboko Ealain folk metal bandak urte bukaeran plazaratuko du bigarren diskoa. Izenburua argitu ez badute ere, bi dira aurreratu dituzten abestiak. El Barquero Fantasma da bigarrena, eta azpimundura garamatza. Letren bideo batekin aurkeztu dute.
Lan berria Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu dute Aitor Ruizekin. Aldiz, Pedro J. Monge arduratu da ekoizpenaz eta masterizazioaz.
Lehen singlea, berriz, Reino de las Sombras izan zen. Apokalipsiaren lau zaldunen ingurukoa da, eta gonbidatu berezi bat dauka: Salduie taldeko Nem Sebastián abeslaria.
Ealain banda 2021ean sortu zen Bilbon, eta izena gaelikoa da; "artearen sortzaileak" da bere esanahaia. Aldiz, taldea ondorengo sei musikariek osatzen dute: Diego Jaén (ahotsa), Josean Cruces (gitarra eta koroak), Ivan Ginés (gitarra), María Olmos (baxua), Aitor Mardaraz (flauta) eta Iván Cortés (bateria). 2022ko maiatzean Corazón de Mar lehendabiziko diskoa argitaratu zuten.