2025/03/11

Ehun Kilo beteranoak Koba Live jaialdian ariko dira

Abadiñoko Koba Live jaialdia irailaren 20an izango da, eta zortzigarren taldea iragarri dute: Ehun Kilo. Euskarazko heavy metalaren aitzindarietakoak dira Su Ta Gar bizilagunekin batera, eta boskotea berrituta igoko dira taula gainera. 

Elgoibarko heavy metal banda berrituta igoko da taula gainera. Jon Zabala (ahotsa), Jon Iturrino (gitarra) eta Kristian Etxabe (baxua) musikariekin batera, Patxi Zabaleta (gitarra) eta Iñigo Barrenetxea Fiñi (bateria) ariko dira. Hau da, Jabi Bergararen eta Kamilo Fernandezen ordez, hurrenez hurren.

1997ko urriaren 11n desegin zuten taldea, baina 2017an bueltatu ziren Hatortxu Rock jaialdian parte hartzeko. Gerora, Ermuan aritu ziren 2022ko Vertigo Rock jaialdian, eta Eibarren Su Ta Gar adiskideekin 2023an. Aldiz 2025ean Koba Live jaialdian joko dute.

Gogoratu behar da laugarren edizioa egun bakarrekoa izango dela, eta, besterik ez bada, zortzi taldek parte hartuko dutela. Nazioarteko Eclipse (Suedia, hard rock), Wolfheart (Finlandia, death metal melodikoa), Suicidal Angels (Grezia, thrash metal), Before The Dawn (Finlandia, death/doom metal melodikoa) eta The Electric Alley (Espainia, hard rock), eta Euskal Herriko Ehun Kilo (Elgoibar, heavy metal), Asgarth (Añorga, heavy metal) eta Moonshinerds (Durango, stoner rock).

Koba Live jaialdiko sarrerak 40 euroan eskuratu daitezke beraien webgunean eta helbide honetan eskuratu daitezke.

Hurrengo kontzertuak