Gipuzkoako El Quinto Con Tenedor hard rock bandak BoROCKan lehendabiziko diskoa sareratuko du apirilaren 10ean. Aurrerapen moduan, Esnatu Zaitez singlea estreinatu dute. Hernaniko Ederson estudioetan grabatu dute Mikel El Gordo-ren gidaritzapean.
Laukotea 2016an elkartu zen zuzenekoak eskaintzeko, eta gaur egun ondorengo musikariek osatzen dute: Andoni Ollokiegi (ahotsa eta gitarra), Ander Juaristi (gitarra eta koroak), Mikel Garcia (baxua eta koroak) eta Iban Martin (bateria eta koroak).