2026/01/21

El Reno Renardo taldeak uzki zunda probatu du

Bizkaiko El Reno Renardo heavy metal bandak otsailaren 27an merkaturatuko du Queso fresco, queso curado (Maldito Records) disko berria. Berezia izango da, zazpi abesti berri eta berritu dituzten beste zazpi izango dituela.

Sonda anal da lehen singlea, eta bideoklip landu batekin aurkeztu dute.

Laukote umoretsu eta bihurriak hau dio abestiaz: "Nor ez da inoiz altxatu ondesteko aldea minduta eta zorabiatuta? Beti uste dugu zerbait bota digula, baina Michigango Unibertsitateko ikerketa baten arabera, gehienetan abdukzio estralurtarrak izaten dira, gure gorputza esploratzen dutenak eta gero gure memoria ezabatzen dutenak".

Diskoa beraien kabuz grabatu dute, eta Tristán Iñiguez arduratu da nahasketaz zein masterizazioaz Bergarako Auryn Studios-etan. Azala, berriz, Xabier Amezaga artistak egin du, beste behin ere.

Hurrengo kontzertuak