Legazpiko Elbereth metal bandak boskotea berrosatu du. Xabier Castaño gitarristak taldea uztea erabaki du, arrazoi pertsonalengatik, eta haren lekua Julen Albizuk beteko du aurrerantzean. Gainerako kideak ondorengoak dira: Iker Manso (ahotsa eta gitarra), Aritz Legorburu (baxua), Xabier Etxeberria (bateria) eta Ruben Sanchez (gitarra).
Gipuzkoarrak 20. urteurrenari begira daude, eta dagoeneko bostak elkarrekin entseatzen ari dira. Era berean, abesti berriak lantzen dabiltza. 2017an argitaratu zuten Karma laugarren diskoa eta orain arteko azkena.