2019/09/18

Electrikeel bandak lehen lan laburra plazaratu du

Iruñeko Electrikeel thrash metal hirukoak To Protect and Sever lehendabiziko EPa entzungai jarri du. Horrelako batean azaleratu dira, hainbat taldek egin ohi duten modura. Lau abesti ditu lanak, eta jarraian dituzue entzungai.

Berriozarko Bite Studios-etan grabatu zuten eta herri bereko On-Off Sound estudioetan masterizatu zuten.

Asier Bendoiro (gitarra eta ahotsa), Xabier Rekalde (baxua eta ahotsa) eta Daniel Noguera (bateria) musikariek osatzen dute banda.

Hurrengo kontzertuak