2021/07/21

Electrikeel taldeak lehen diskoaren aurrerapena aurkeztu du

Iruñeko Electrikeel hirukoak Kingslayers abestiaren bideoklipa plazaratu du, lehendabiziko diskoaren aurrerapena. Berriozarko Bite Studios-etan grabatu eta nahastu dute Artur Biterekin, eta masterizazioaz Joel Grind arduratu da.

Thrash eta black metala crossover doinuekin nahasten dituzte. Asier Bendoiro (ahotsa eta gitarra), Daniel Noguera (bateria) eta Xabier Rekalde (ahotsa eta baxua) musikariek osatzen dute banda. 2019an To Protect and Sever estreinako EPa kaleratu zuten.

Hurrengo kontzertuak