Bizkaiko Elffor kide bakarreko taldeak apirilaren 25ean plazaratuko du Unholy Throne of Doom lan berria. Eöl musikariaren bakarkako ibilbideko hamabigarren diskoa da, eta black metal kutsukoa izango da. Hain zuzen, bizkaitarrak Elffor izenarekin black metal atmosferikoa zein ambient/dungeon synth doinuak tartekatu izan ditu diskografian. Gogora dezagun Eöl Numen black metal bandako teklatu jotzailea ere badela.
Beste behin ere, Igor Mugerza artistak egin du azala, eta Kaosaren Profezia da aurrerapen abestia.