2024/05/30

Elffor oldartu berri da 'The Crescent Moon Palace' diskoarekin

Bizkaiko Elffor kide bakarreko taldeak black metal sinfonikoaren aldartea landu du argitaratu berri duen The Crescent Moon Palace diskoan. Gero eta luzeagoa den diskografiako 22. erreferentzia da.

Lau abestiko lana Dome Studios-etan grabatu dute, eta azala Gabriele Cerruto Costa artistak egin du.

01. An Underworld Among Stars
02. Ilargien Sorginpean
03. Old Forgotten Gods
04. Wraiths Take Flight

Jarraian osorik entzun dezakezue:

Eöl (Numen) ardura da teklatuez, sintetizadoreez eta ahotsez. Gainerako musikari eta lagunak, berriz, hauek dira: Jabo (gitarra), Kaos Absoluto (baxua), Fran (bateria) eta Bixke (alboka). Horrez gain, Déhà abeslariak kolaboratu du bi kantutan.

Hurrengo kontzertuak