2021/04/29

Elffor taldeak "Condemned to Wander" diskoa argitaratu du

Bizkaiko Elffor black metal/ambient bandak bere ibilbideko hamahirugarren diskoa plazaratu du: Condemned to Wander. Eöl (Numen) musikariaren sormenak ez du etenik, eta oraingoan lau kantuko lana osatu du.

Alboan beste hiru musikari izan ditu: Jabo (Numen) gitarrista, Kaos Absoluto baxua eta Fran (The Name) bateria. Puerkh Studios-etan grabatu zuten diskoa, eta azala, beste behin ere, Igor Mugerza artistak egin du.

01. Over Emerald Frost
02. The Burial Mound
03. Old Icy Tomb
04. Hlighre

Osorik entzungai duzue Elffor taldearen Bandcamp atarian:

Hurrengo kontzertuak