Bizkaiko Elffor kide bakarreko bandak lankidetza berri bat egin du. Eslovakiako Aeon Winds taldearekin Pact of Blood lan elkarbanatua plazaratu du. Bina abestirekin osatu dute odolezko tratua.
Eöl bizkaitarraren ekarpenari dagokionez, bere bi aldarteak islatu ditu kanta bakoitzeko: black metal sinfonikoa eta dungeon synth musika.
Igor Mugerzak egindako azala eta kanta zerrenda jarraian ikus ditzakezue:
01. Elffor - Summoning the Depths
02. Elffor - Left in the Cold
03. Aeon Winds - Dreaming Mounds
04. Aeon Winds - Nox Et Solitudo
Eöl da Elffor taldearen buru, eta bera arduratzen da ahotsez, teklatuez eta sintetizadoreez. Grabazioa osatzeko beste hiru kideren laguntza izan du: Jabo (gitarra), Kaos Absoluto (baxua) eta Fran (bateria). Bi abestiak Dome Studios-etan grabatu zituzten, 2023an.
Osorik entzungai jarri dute: