Bizkaiko Elizabeltz shock rock/metal bandak Alabaren lan berriko bigarren singlea estreinatu du: Kurtzio Udazkenien.
Esperantoz abestuta dago eta Eneko Arraibi saxo jotzaileak kolaboratu du. "Noizbait heriotz beltzaren morroiak ere ume izen ziren", adierazi du taldeak. Jarraian ikus dezakezue bideoklipa:
Diskoa 2024. urte hasieran kaleratuko dute On Fire Records zigiluaren bidez. Aldiz, Karrantzako BlackStorm estudioan grabatu dute Ekaitz Garmendiaren gidaritzapean.
Lehendabiziko singlea Mantra Berri izan zen, eta Conserje del Universok egindako bideoklipa jarraian ikus dezakezue.