2022/01/31

Elizabeltz taldeak "Yersinia Pestis" diskoa plazaratuko du otsailaren 14an

Bizkaiko Elizabeltz shock rock/metal laukoteak otsailaren 14an argitaratuko du Yersinia Pestis lehen diskoa. Bederatzi abesti izango ditu eta Aitor Bengoa gitarristak egin du azala.

01. Yersinia Pestis
02. Lucifer Bagauda
03. Kornukopi Iraultza
04. Lasto Txakur
05. Bildotso (Ortuko Otoi)
06. Solve et Coagula
07. Kanpai
08. Black Mass
09. La Mizantropa Himno

Aurrerapen moduan, Lucifer Bagaude kantuaren bideoklipa estreinatu zuten. Conserje del Universo da bideoaren egilea.

Horrez gain, bandak diskoa aurkezteko kontzertuen berri eman du. Otsailaren 11n, Bermeoko Lorean izango dira, eta jai berezia iragarri dute. Apirilaren 2an, berriz, Gernika-Lumoko Iparragirre aretoan ariko dira, maiatzaren 7an Bilborock aretoan, ekainaren 18an Zeberio Metal jaialdian, urriaren 8an Iruñeko Krawill tabernan eta azaroaren 6an Bermeoko Halloween Metal Fest jaialdian.

Elizabeltz taldea beste hainbat taldeetako (OST, Sinnerdolls, The Hammer Killers) kideek osatzen dute. 2019an hiru abestiko EPa sareratu zuten.

Hurrengo kontzertuak