Bilboko Empire of Disease death/groove metal taldeak With All My Hate (Wormholedeath) lehendabiziko diskoa argitaratu zuen ekaina bukaeran. Asuako Chromaticity Studios-etan grabatu zuten Pedro J. Monge (Vhäldemar) musikari zein teknikariarekin.
Hamar abesti ditu lanak eta horietako baten letren bideoa aurkeztu berri du boskoteak:
Hemen duzue azala eta abesti zerrenda:
01. Human Freak Show
02. Strange Saviours
03. To Be Reborn Among Ruins
04. Dawn of the Atheist
05. Panic & Pain
06. Wasted Your Time
07. A Breathing Chaos
08. Dead Or Alive
09. With All My Hate
10. God Ends Here
Empire of Disease 2015ean sortu zuten Sergio (gitarrista) eta Iban (bateria) musikariek, Nightmare Within izenarekin. Zenbait taldekide aldatu ondoren, 2018an banda egonkortu eta egungo izena hartu zuten. 2019ko urtarrilean hasi ziren kontzertuak ematen, eta estreinako lana ekoizten. Urte bereko ekainean plazaratu zuten Silence is Violence bost abestiko EPa. 2020an, pandemiaren eraginez, aurreikusitako kontzertuak bertan behera geratu ziren. Aurten, ordea, lehen diskoarekin zuzenekoetara itzultzeko asmoa dute. Bost musikarik osatzen dute taldea: Gorka Diez (gitarra eta samplerrak), Sergio Godoy (gitarra), Pintxo Wayewta (ahotsa), Ander Baz (baxua) eta Iban Hernando (bateria).