2021/05/03

Empire of Disease bandak "With All My Hate" diskoa kaleratuko du ekainean

Bilboko Empire of Disease metal taldeak prest du With All My Hate iraupen luzeko lehen diskoa. Ekainaren 25ean argitaratuko dute nazioarteko Wormholedeath zigiluarekin.

Hamar abesti izango ditu lanak eta Chromaticity Studios-etan grabatu dituzte Pedro J. Monge (Vhäldemar) teknikariaren gidaritzapean. Hemen duzue azala eta abesti zerrenda:

01. Human Freak Show
02. Strange Saviours
03. To Be Reborn Among Ruins
04. Dawn of the Atheist
05. Panic & Pain
06. Wasted Your Time
07. A Breathing Chaos
08. Dead Or Alive
09. With All My Hate
10. God Ends Here

Empire of Disease 2015ean sortu zuten Sergio (gitarrista) eta Iban (bateria) musikariek, Nightmare Within izenarekin. Zenbait taldekide aldatu ondoren, 2018an banda egonkortu eta egungo izena hartu zuten. 2019ko urtarrilean hasi ziren kontzertuak ematen, eta estreinako lana ekoizten. Urte bereko ekainean plazaratu zuten Silence is Violence bost abestiko EPa. 2020an, pandemiaren eraginez, aurreikusitako kontzertuak bertan behera geratu ziren. Aurten, ordea, lehen diskoarekin zuzenekoetara itzultzeko asmoa dute. Bost musikarik osatzen dute taldea: Gorka Diez (gitarra eta samplerrak), Sergio Godoy (gitarra), Pintxo Wayewta (ahotsa), Ander Baz (baxua) eta Iban Hernando (bateria).

Hurrengo kontzertuak