2022/07/20

Endgame: "Restart" lehen diskoaren xehetasunak

Gasteizko Endgame heavy/thrash metal bandak uztailaren 29an argitaratuko du Restart estreinako diskoa. Egun berean, Urban Rock Concept aretoan aurkeztuko dute Rockaina eta Cavan taldeekin batera.

Azala eta abesti zerrenda jarraian topatuko dituzue:

01. Before
02. Road to Doom
03. Night on Fire
04. Silent Killer
05. During the Storm
06. Why me?
07. They´re Coming
08. Burning in Flames
09. World of Lies
10. Run to be Free

Boskoteak hainbat kantu aurreratu ditu plataforma digitaletan. Aldiz, Burning in Flames abestiaren bideoklipa 2020ko abenduan sareratu zuten:

Endgame taldea 2020. urte bukaeran osatu eta egonkortu zuten, ondorengo boskotearekin: Fertxo (ahotsa), Martin (gitarra), Gonza (gitarra), Edu (baxua) eta Javi (bateria). Heavy metala jorratzeko elkartu ziren arren, kide bakoitzak bere eraginak txertatu zituen proposamenean. Horrela, thrash, death, speed, doom eta power metal doinuak barneratzen dituztela diote. Pandemia kolpe gogorra izan zen boskotearentzat, baina denbora gehiago eskaini zioten grabazioari. Horrela osatu zuten Restart estreinako diskoa.

Hurrengo kontzertuak