2024/05/02

Eraso! taldeak 'Ilun hotz heze' singlea argitaratu du

Zarauzko Eraso! bandak Azken batean lan berria maiatzaren 30ean plazaratuko du. Hain zuzen ere, beraien ibilbideko zazpigarren eta azken diskoa izango da.

Ilun hotz heze bigarren singlea argitaratu dute Nestor Urdanpilleta taldekideak egindako letren bideo batekin:

Urdanpilletak bera arduratu da azalaren diseinuaz, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera:

01. Oroitzapenak
02. Ilun hotz heze
03. Iraun duen bitartean
04. Adorea vs zalantzak
05. Gure inperioa
06. Biktimak
07. Inora ez narama
08. Hitza apurtu
09. Iraganaren bila
10. Betiko delako
11. Ansiolitiko salda
12. Hustutako arimak

Duela aste batzuk Oroitzapenak lehen aurrerapena aurkeztu zuten, bideoklip nostalgiko batekin.

Lan berria urtarrilean grabatu zuten Zestoako Gaztain estudioan, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Diskoan Haritz Letek (Cobra) parte hartu du Ansiolitiko salda abestian.

Ia 30 urteko ibilbidea beteta, laukote honek osatzen du Eraso! taldea: Sergio Ruiz Glez.-Txabarri (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Iñigo Beitia (bateria) eta Ibai Castro (baxua).

Hurrengo kontzertuak