2024/05/30

Eraso! taldearen azkena kalean da

Zarauzko Eraso! bandak zazpigarren eta azken diskoa plazaratu du: Azken batean. Hamabi abestiko lan hau beraien ibilbideko lasaiena eta sentituena da. Rocketik gehiago du metaletik baino, baina taldearen izaera mantentzen du.

Zestoako Gaztain estudioan grabatu dute, Eñaut Gaztañagaren gidaritzapean. Azala eta diseinua, berriz, Nestor Urdanpilleta taldekideak egin du.

01. Oroitzapenak
02. Ilun hotz heze
03. Iraun duen bitartean
04. Adorea vs zalantzak
05. Gure inperioa
06. Biktimak
07. Inora ez narama
08. Hitza apurtu
09. Iraganaren bila
10. Betiko delako
11. Ansiolitiko salda
12. Hustutako arimak

Aurrerapen moduan, Oroitzapenak kantaren bideoklip nostalgikoa aurkeztu zuten.

Ia 30 urteko ibilbidea beteta, laukote honek osatzen du Eraso! taldea: Sergio Ruiz Glez.-Txabarri (ahotsa eta gitarra), Nestor Urdanpilleta (gitarra), Iñigo Beitia (bateria) eta Ibai Castro (baxua).

Hurrengo kontzertuak