2022/04/08

Estreinaldia: Biersbreaker taldearen "Martxa Baten Lehen Notak" abestiaren moldaketa

Donostiako Biersbreaker folk metal bandak Mikel Laboaren eta Joxan Artzeren Martxa Baten Lehen Notak kantuaren bertsioa egin du. Boskoteak singlea estreinatzeko aukera eman dio Herriko Burdina webguneari:

Hona hemen singlearen azala:

Iazko azaroan argitaratu zuten The Power of the Hammer bigarren diskoa. Hona hemen azala eta abesti zerrenda:

01. Kynni Skepnunnar
02. Jormundgand
03. Rock’n’Trolls
04. Ravens’ Song
05. The Souls of Fallen
06. My Last Breath
07. The Bitchies of Miklagard
08. Until the End
09. Hail to the Hammer
10. Lazybones
11. Skålananger

Biersbreaker 2010ean sortu zen biers (garagardoa danieraz) eta breaker (puskatzailea ingelesez) hitzak elkartuta. Death metal melodikoa eta folk metala jorratzeko asmoa zuten hasieratik. 2012an Shout for War lehen diskoa plazaratu zuten, eta 2016an Drunken Bards lan laburra. Iraupen luzeko bigarren diskoa, berriz, 2018an hasi ziren grabatzen Gargoil Studios-etan eta 2021ean bukatu zuten. Nahasketa eta masterizazioa Ederson estudioetan egin zuten.

Gaur egun bost musikarik osatzen dute taldea: Mikel Mikka (ahotsa), Xabi Viky (gitarra eta gaita), Gonzalo Nigga (gitarra), Unai (baxua) eta Iosu Bizargorri (bateria).

Hurrengo kontzertuak