Gernika-Lumoko Bullets Of Misery death metal taldeak Debile principium melior fortuna sequatur lan berria argitaratu du. Primizian, hona hemen Arranguren corridorean abestiaren bideoklipa. Ivan Sanchezek (Tales From The Frontline) grabatu eta editatu du.
Bernart Etxeparek 1.545ean idatzi zuen Linguae Vasconum Primitiae euskarazko lehen liburuari bukaera ematen dion esaldia da Debile principium melior fortuna sequatur. Gaur egungo pentsamenduan eta Dante Alighieriren Divina Commedia poeman oinarrituta, eta bere osotasunean, XVI. mendeko Joan Perez Lazarraga poetaren euskaran idatzitako lan kontzeptuala da.
2022ko martxoaren eta abuztuaren artean grabatu, nahastu eta masterizatu zuten Ekaitz Garmendiarekin Karrantzako BlackStorm estudioan. Violence in the Veins zigiluak kaleratu du CD formatuan, eta Hezurrak zigiluak plazaratuko du binilo formatuan, aurrerago.
Hona hemen Alain Atxikallendek (Txikito) egindako azala eta kantu zerrenda:
01. Debile principium melior fortuna sequatur
02. Abarr biurrtuac
03. Capelaetan aragui errea
04. Yrecacu beguiac
05. Arranguren corridorean
06. Ausi detique
Boskotearen Bandcamp atarian osorik entzun dezakezue:
Lan berriaren aurkezpen kontzertua azaroaren 12an egingo dute Iparragirre Rock Elkartearen aretoan, A.D taldearekin batera.