2019/10/28

Estreinaldia: Dravernue bandaren "Los Recuerdos" abestia

Donostiako Dravernue heavy metal taldeak azaroan plazaratuko du Proyecto D.A.G.D.A disko-liburu kontzeptuala. Hemezortzi pieza izango ditu, eta Herriko Burdina webgunean esklusiban entzungai duzue Los Recuerdos kantua.

Bost musikarik osatzen dute Dravernue banda: Raul Gil (ahotsa), Unai Iglesias (gitarra), Alex Rodrigues (baxua), Eider Bailador (teklatuak) eta Ekaitz Acedo (bateria). Besteak beste, Dawnmaster, Hiverland, Mandragora Negra, Aiumeen Basoa, Krait eta Drakken taldeetan ibilitakoak dira. 

Hemen duzue estreinako lan kontzeptualaren azala:

Kolaboratzaile zerrenda luzea du lanak, eta horien berri ematen ari dira gipuzkoarrak. Hona hemen, orain arte iragarritakoak: Aitor Gorosabel (Su ta Gar) Mikel Bizar (Auritz, Idi Bihotz), Isra Ramos (Avalanch), Raquel Reych (Song of Anhubis), Arkaitz Zayas (Hiverland), David KBD (Taken), Kea (Oh, Leader), Aitor Ortigosa, Yon Figueroa (Drakken), Aritz Versatil eta Yosu Andreu. Bestalde, bikoizle ezagunek euren ahotsarekin parte hartu dute diskoan: Ramon Langa, Laura Monedero, Jose Posada eta Nerea Alfonso.

Martxoan, Hoy empiezas a ver lehen abestia aurreratu zuten, eta ez dute jaso disko-liburuan. Taldea aurkezteko plazaratu zuten. 

Hurrengo kontzertuak