2021/02/18

Estreinaldia: Katez taldearen "Aurpegia Biluztu" bideoklipa

Leitzako Katez metalcore taldeak Aurpegia Biluztu singlearen bideoklipa aurkeztu du, eta esklusiban ikusgai duzue Herriko Burdina webgunean. Jon Corres da bideoaren egilea, eta Ander Azurmendi antzezlea. Seikoteak aurten plazaratuko du Argiz Iluntzen hirugarren diskoa.

Iazko otsailean hasi ziren grabatzen Azkarateko Itxura estudioan, Fran Perez teknikariarekin. Lehen zatia grabatuta, prozesua eten zuten pandemiak eragindako konfirnamenduarengatik. Horrek abestiak gehiago mamitzeko aukera eman zien. Azkenik, uztailean bukatu zuten grabazioarekin, eta Perezek, Jonan Ordorikak eta Javier Arteagak masterizatu zuten. Eneko Celestino arduratu zen soinu digitalaz.

Azaroan Argiz Iluntzen lehendabiziko singlearen bideoklipa plazaratu zuten.

Sei lagunek 2014an sortu zuten Katez banda, eta 2015ean argitaratu zuten Begi Itsuak estreinako diskoa. Bi urte beranduago, 2017an, Zain bigarren lana plazaratu zuten talde gisa izandako eboluzioaren erakusle gisa. Sei lagun eta musikariak ondorengoak dira: Markel Barriola (ahotsa), Unai Urkiola (ahotsa), Mikel Sagastibeltza (gitarra), Manex Moreno (gitarra), Julen Zeballos (baxua) eta Oinatz Mariezkurrena (bateria).

Hurrengo kontzertuak