2024/08/27

Estreinaldia: Txatar gipuzkoarren 'Pasaia' bideoklipa

Gipuzkoako Txatar thrash metal taldeak Hildakoen Jainko lehen diskoa argitaratu zuen maiatzaren 17an, Basque Metal Country zigiluaren bidez. Gaur, berriz, Pasaia abestiaren bideoklipa primizian ikus dezakezue gure webgunean. Xanti Rodriguez taldekide eta zinemagileak zuzenduriko izen bereko film laburrean oinarriturikoa da. 

Karrantzako BlackStorm estudioan grabatu zuten diskoa, Ekaitz Garmendia musikari eta teknikariaren gidaritzapean. Azala, berriz, Lucy Parkhomenko artistak egin du, eta jarraian ikus dezakezue abesti zerrendarekin batera.

01. Hildakoen jainko
02. Ospel
03. Zein hil zen?
04. Gutuna
05. Natura esnatzen
06. Pasaia
07. Erlijiotzat esbastika
08. Anai bat
09. Amalur
10. Itzalik gabe
11. Hator hator

Legen Beltza taldeko hiru kideren proiektu paraleloa da: Xanti Rodriguez (ahotsa eta baxua), Joseba Azkue (gitarra) eta Edorta Azkune (bateria).

Rodriguezek hauxe dio diskoaren kontzeptuaz:

"Ospel izeneko erreinuan, Hildakoen Jainko da nagusia, gauekoen munduaren agintaria. 'Amalur' izeneko liburua bereganatzen du, eta horrekin hainbat hondamendi eragiten ditu. Euskal Mitologiaren nire interpretazio pertsonaletik eraikitako unibertsoa da".

Hain zuzen ere, Rodriguezen zinemagintzan eta iruditerian oinarrituriko lana da. Hainbat film labur zuzendu ditu: Lekaime, Ospel eta Pasaia.

Hurrengo kontzertuak